XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldiz, amorekatik hobeki lephotik soka ezar lekigun katoliko orori, lege hortan ezaririk da, ezpalinbadiegu goure aiten errelijione zaharra Errepublika framazoutiarrak manhatzen deikun mouda berriala mouldatzen, Associations cultuelles direlako biltzarrenak herrikal ezariz, Elizaren hountarzunak oro, elizak, elizetako hatiak, aphezkuputegiak, aphezetchiak, seminarioak, kolejioak, diharutan edo lurretan edo etchetan hilek meza saritako eta elizentako egin ordeñiak, horik oro, arrount, 1906eko abentiaren IIenetik hasirik, gobernamentiak beretuko dutiala.

Holako okherreriak eta ouhouñkeriak ez zutian ounhesten ahal Aita Saintiak.

Lehenik haranthallaren IIan, gero agorrilaren 10an, igorri dutu letera ezinago eder eli-bat lege horren kondenatzeko eta goure abertitzeko katoliko izatekotz behar dugula begiratu, associations cultuelles deithu biltzarretan sartzetik.

Goure aphezkupiak ere oro berritan juntatu dira, Parisen, hitzartzeko zer egin behar den lege hastialgarri horrek egiten deikun zorthiari buruz.

Bigerren junta ederki markatu die bi egitatez zouñ amiraturik izan beitira mundu guziko katolikoez, haietarik ageri beita ororek bat eginen diela eta eztela bakhotch bat berheziko Aita Saintiaganik.

Egitate hoietarik lehena izan da lauetan hogei eta bost aphezkupiek Pariseko eliza zaharrenian eta gehienian Jesusen Bihotz sakratiari Frantziaren konsekratzia, ororek batetan irakourriz konsekrazionezko aktia, hamar mila Paristar jakile zirelarik, Sakramentu Saintiaren aitzinian.

Bigerrena aldiz, letera baten ororek sinatzia, eta, Frantziako eliza guzietan , ber egunian, setemeren 23an irakoureraztia.

Letera hartan erraiten die oro hersiki juntaturik direla Eliza katoliko guziaren aitzindariari, eta ekharririk direla zer nahi sakrifizioen egitera, errelijioniaren zuzener ukho eginen dien beno lehen.